XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer deritzozue, oraintxe berton auto topekariak gidatzen hasten bagara?.

Ikasgelaren erdian, denok batu baturik jarriko zarete; eta, zuetariko batek seinalea egiten duenean, arineketan hasiko zarete hara eta hona, ixil ixilik eta oinak zolutik jaso gabe.

Ea tupustekorik egiten ez duzuen!.

Goazen orain Zirkura, itzulipurdikariak ikustera.

Ba al dakizue itzulipurdika ibiltzen?.

Jar zaitezte erreskadan, eta, elkarren ondoren, hiruna itzulipurdi egitzazue gutienez.

Txorromorroka.

Jar bedi zuetariko bat, gorputza makurturik eta eskuak belaunetan.

Salta ezazue banan banan haren gainetik, zangoak ondo zabalduz eta eskuak haren bizkarrean jartzen dituzuelarik.

Saltatu ondoren, makur zaitezke zuok eta erreskadan, denok elkarren gainetik pasa zaitezten.

Orain, Pinua egiten saiatuko gara.

Ormaren ondoan zaudetela, zoluaren gainean ipini behar duzue burua, eta jaso gero zangoak, bizkarrak ormari dautsola.

Horretarako, jaso geldiro zangoak, gorputza orman bermaturik eta oreka galdu gabe, harik eta behatzak gora begira jarri arte.

Egin ariketa hau behin eta berriz, irakaslearen laguntzaz.

Gero zeuok bakarrik egin beharko duzue.

Horretarako, has zaitezte oinak ormatik kentzen, gero eta gehiago aldentzen, ormaren beharrik ez ukan arte.

Horrela, geldi geldika ohituko zarete, hankaz gora egoten, ezkuez eta buruaz bakarrik zoluari eutsirik.